Gizartea -

FEVE

Bi lagun zauritu dira Zallan, trenaren katenariak su hartu ostean

Tren-zerbitzua etenda egon da zenbait orduz Zallako Aranguren auzoa eta Balmaseda artean, suak eraginda. Bi bidaiari arin zauritu dira treneko leihotik ateratzen saiatu direnean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadik jakitera eman duenez, bi pertsona zauritu dira gaur goizean Zallan, Aranguren auzoan, trenbideko katenariak su hartu ondoren leiho batetik ateratzen saiatu direnean.

FEVEren zerbitzua eten behar izan dute zenbait orduz Balmaseda eta Aranguren artean, baina dagoeneko trenak normaltasun osoz ari dira joan-etorriak egiten.

Bi lagun arin zauritu dira katenarian sua piztu eta treneko leihotik ateratzen saiatu direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea