Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Lugon, emaztea hiltzeagatik

Poliziak 43 urteko emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu du gaur goizean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek emaztea hil du gaur goizean, Lugon, Poliziak jakinarazi duenez. Dagoeneko atxilotu dute ustezko hiltzailea.

Hilketa senar-emazteen etxean izan da, Carlos Azcarraga kalean. Auzotarrek adierazi dutenez, emakumeak 43 urte zituen, Bartzelonan jaioa zen eta erizain lanak egiten zituen; ustezko hiltzailea, berriz, irakaslea da. Senar-emazteek bi seme-alaba dituzte.

Iturri beraren arabera, hilketa goizaldean izan da, eta, goizean goiz gizonak bere burua Poliziaren esku utzi du.

Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioz abuztuan hil den lehen emakumea izan da. Urte hasieratik hona, baina, guztira 43 emakume hil dira Estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea