Gizartea -
Erasoa
Metro Bilbaoren Plentziako geltokiko langileei eraso diete
Ertzaintzak zazpi pertsona identifikatu ditu (besteak beste, hiru adingabeko), eta Metro Bilbaok "zigor-bidetik" salatzeko asmoa erakutsi du.
Erredakzioa
Metro Bilbaok jakitera eman duenez, trenetik jaitsi den bidaiari-talde handi batek Plentziako geltokiko gainbegiraleari eta hiru jagoleri eraso diete goizeko 07:00etan.
Gainbegiraleak azken egunotan metroa txartelik gabe erabili duen bidaiari bat ezagutu du, eta hori aurpegiratu dionean, liskarrak hasi dira.
Enpresak "erabateko babesa" erakutsi nahi izan die kaltetuei, eta jakitera eman du gertakariak argitzen laguntzeko ikerketan "laguntza osoa" eskaini dio Ertzaintzari. Halaber, eraso horiek "zigor bidetik" salatzeko asmoa erakutsi du, "antzeko gertakariak zigortu dituzten azken epaien arabera, erasoa agintaritzaren agenteen kontrako atentatua da".
Azkenik, Metro Bilbaoren arabera, "bezero batzuen portaera tamalgarri horrek ez du gehiengo handi baten gizalegezko jokaera zikindu behar; Bilboko Aste Nagusian etengabe eskainitako zerbitzuan izan diren istilu kopuru txikiek argi erakusten dutenez".