Gizartea -

Sexu-erasoa

Masajista plantak egiten zituen emakumeei eskua sartzeko, Sestaon

Ertzaintzak 45 urteko gizonezkoa atxilotu du 18 eta 30 urte arteko hiru biktimen salaketak jaso ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du ustez masajista plantak egin eta emakumeei eskua sartzeagatik, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

"Masajista faltsua" pakete banatzailea zen, eta bere lana baliatzen zuen zenbait emakumeri fisioterapia lanak eskaintzeko.

Hiru biktimak aurkeztutako salaketen arabera, gizonaren Barakaldoko etxebizitzara joaten ziren masaia jasotzera, eta orduan aprobetxatzen zuen gizonak emakumeei eskua sartzeko, eta saioko 40 euro kobratzen zituen.

Gertakarien berri izan bezain laster, susmagarriak fisioterapeuta titulurik ez zuela jakin zuen Ertzaintzak. Horrela, Ertzaintzak gaur goizean atxilotu du gizonezkoa sexu-erasoak eta lan-intrusismoa leporatuta eta Barakaldoko guardiako epailearen esku utzi du.

Ertzaintzak ez du baztertzen jasotako salaketez gain (denak 18 eta 30 urteko emakumeenak) biktima gehiago ere izatea, hori dela eta, ikerketak aurrera jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea