Gizartea -

Sanferminak

Bi atxilotu, Espainiako selekzioaren jarraitzaile bat sastatzeagatik

Foruzaingoak bi iruindar atzeman ditu uztailaren 8an Cadizeko gazte bati arma zuri batez eraso egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak bi gazte iruindar atxilotu ditu iragan uztailaren zortzian, Iruñean, gazte bati labanaz eraso egiteagatik. Gazteak salaketan azaldu zuenez, Espainiako futbol selekzioaren kamiseta soinean eramateagatik egin zioten eraso.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 21 urteko erasotzailea eta 23 urteko laguna dira atxilotutakoak. Mundialeko final-erdietan, sanferminetan, izandako borroka batean parte hartzea leporatzen diete. Baina horiez gain, borrokaren lekuko izan zen beste gazte bat identifikatu du Foruzaingoak.

25 urteko biktima Medina Sidoniakoa da, eta labankada bat jaso zuen besapean eta labana birikaraino iritsi zen, ospitalean zenbait egunez ingresatuta egon behar izan zuelarik.

Eraso horri gertatu eta lau egunera (uztailaren 11tik 12rako gauean, Mundialaren finala amaitu ostean) Foruzaingoak bi atxilotuak, identifikatutakoa eta laugarren pertsona bat salatu zituen "antzeko" beste eraso batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea