Gizartea -
Ezbeharra
Zazpi zauritu Gasteizen, tranbia eta kamioi baten arteko istripuan
Hiru zauritu istripua jazo den lekuan bertan artatu dituzte eta beste laurak ospitaleratu dituzte. Antza ez dute zauri larririk.
Erredakzioa
Zazpi lagun zauritu dira Gasteizen tranbia eta zabor-kamioi baten arteko istripu baten ondorioz. Ezbeharra Lakua auzoko Wellingtongo Dukearen kalean jazo da, 10:00ak aldera, iturri ofizialek adierazi dutenez.
Hiru zauritu istripua jazo den lekuan bertan artatu dituzte eta beste laurak ospitaleratu dituzte. Antza ez dute zauri larririk.
Tranbiak FCC enpresako zabor-kamio baten kontra talka egin du eta errailetik irten da. Istripuaren nondik norakoak aztertzeko ikerketa bat abian jarri da, baina seinaleztapen-sistema egokia zen ezbeharra jazo den unean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea