Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia

Politikari batzuk jaiak 'nahasten' saiatu direla diote Konpartsek

Bilboko Konpartsek politikari batzuen jokaera "tamalgarria" salatu dute, eta beharrezkoa denean aurpegia ez ematea leporatzen diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politikari "batzuk" Aste Nagusiaren irudia "behin eta berriz urardotzen" edo nahasten saiatzen ari direla salatu dute Bilboko Konpartsek, batez ere konpartsen kontra eginez. Gainera "aurpegia eman behar denean desagertu edo bat-batean gor geratzen dira".

"Epaitegi Nazionalak konpartsen ekitaldi bat debekatu du, baita jaien eremutik kanpo antolatutako beste bat, konpartsekin zerikusirik ez zuena", adierazi dute komunikatu batean.

Horretaz gain, Carlos David Garcia Bilboko PPko ziengotzia eta Jaietako Batzorde Mistoko kideari debekuaren "bultzatzaileetariko bat" izatea leporatu diote. Honen harira, "politikari batzuen jarrera tamalgarria" dela gaineratu dute "eurek ardura eta zentzutasuna erakutsi behar dutenean".

"Batzuk Aste Nagusiaren irudia etengabe nahasten eta urardotzen dabiltza. Beste batzuk, berriz, arazoak sortu eta aurpegia eman behar denean desagertu egiten dira edo entzungorrarena egiten dute, eta iskanbila pasa ondoren bat-batean sendatzen dira", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea