Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Madrilen

Polizia operazioan atxilotuetako bat 'DAESH talde terroristako kidea' dela esan du Barne Ministerioak.

Madril, bart.
Madril, bart.
Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Madrilen

0:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ustezko jihadista atxilotu ditu, bart, Polizia Nazionalak, Madrilen. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakitera eman duenez, preso hartu dutenetako bat "DAESH talde terroristako kidea" da eta "oso erradikalizatuta" dago. Terrorismo jihadistarekin lotutako "material ugari" eta "dokumentu oso espezifikoak" atzeman dizkiote azken horri, antza. Beste bi atxilotuei buruz, berriz, "integrazio prozesua hastear" zeudela esan du Poliziak.

Atzemandako materialaren artean, batzuk "oso esanguratsuak" direla esan du Barne Ministerioak. "Terrorista suizida izateko eskuliburua" edo "jihad elektronikorako eskuliburua" nabarmendu dituzte ikerketako arduradunek, besteak beste.

Madrilgo Divino Valles kaleko etxebizitza batean izan dira atxiloketak. Taldeko ustezko burua 32 urteko gizonezko marokoarra da. DAESH talde terroristako kide izatea egotzita atxilotu dute.

"Taldeko buruaren profila oso arriskutsua da; Erresuma Batuan edota Frantzian orain gutxi izan diren atentatuekin lotuta atxilotu dituzten terroristen antzeko profila du, eta Espainiaren segurtasunaren kontrako mehatxu argia da",  esan du Barne Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Madril gaur