Gizartea -

Desagertzeko arriskuan daude

Tigre kume bat atzeman dute dokumentaziorik gabe Alacanteko zirkoan

Gainontzeko animaliek derrigorrezko dokumentazioa behar bezala zeukaten eta, kumea bezala, osasun egoera onean zeuden.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tigre kume bat atzeman dute Alacanteko San Juan hondartzako zirkoan, dokumentaziorik gabe. Animalia desagertzeko arriskuan dagoen espezie batekoa da eta zirkuko bisitariekin argazkiak ateratzeko erabiltzen zuten.

Natura Babesteko Alakanteko Guardi Zubilak duen Zerbitzuaren (Seprona) arabera, abuztuaren 13an zirkoaren instalazioak miatu zituzten eta tigre kumea, edo "Pantera Tigris", egoera onean aurkitu zuten baina beharrezko dokumentaziorik gabe. Horrelako kasuetan, animaliek Espainian egoteko eta merkataritza jardunetan erabiltzeko baimenak behar dituzte.

Gainontzeko animaliak ondo zainduta zeuden eta arauzko paperak indarrean zituzten.

Kautelazko neurri moduan, kumea El Roalera eraman zuten, bertan dagoen animalientzako errekuperazio zentrora. Ondoren, jabeari itzuli zioten "gordailuzain modura" paper eta baimen guztiak lortzen dituen bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea