Gizartea -
Luizia
Ondarroako Kamiñaldeko 16 familia etxera itzuli dira
Udalak aurreikusi duenez, abuztu erdialdean beste 33 familia itzuliko dira etxera, atarietako konponketa lanak amaitu ostean.
agentziak | erredakzioa
2016ko martxoan Ondarroako Kamiñalde auzoan izan zen luiziaren ondorioz etxetik aterarazi zituzten 16 familia etxera itzuli dira gaur, mendi hegala egonkortzeko lanek egoera segurua dela bermatu ondoren, udal iturrietatik jakitera eman dutenez.
Kamiñaldeko mendi hegalean izandako luizia dela eta, 176 familia etxetik aterarazi zituzten 2016ko martxoan, eta gaur arte 54 ziren oraindik etxetik kanpo zeudenak.
Udalak aurreikusi duenez, abuztu erdialdean beste 33 familia itzuliko dira etxera, atarietako konponketa lanak amaitu ostean.
Bestalde, azken zazpi familiak 2018ko martxorako etxean izatea espero du Udalak, luiziak etxearen aurrealdean eta etxebizitza barruan eragindako kalteak konponduta.
Ondarroako Lanbideren bulegoak ere ateak itxi behar izan zituen luizia dela eta, eta ekainaren 27an berriro irekiko ditu ateak lehen zegoen lekuan, San Inazio kaleko 40.ean.