Gizartea -

Suteak Nafarroan

Itzali dituzte Espartzako, Aratzuriko eta Artaxoako suteak

Gainera, Aratzurin piztutako sutearen ondorioz, Gazolatzeko auzokideak etxetik atera zituzten.

Aratzurin piztutako sutearen ondorioz, Gazolatzeko auzokideek etxetik atera behar izan zituzten. EFE
Aratzurin piztutako sutearen ondorioz, Gazolatzeko auzokideek etxetik atera behar izan zituzten. EFE
Aratzurin piztutako sutearen ondorioz, Gazolatzeko auzokideek etxetik atera behar izan zituzten. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo arratsaldean Espartza Galarren, Aratzurin eta Artaxoan piztutako suteak itzali dituztela jakinarazi du gaur goizean Nafarroako Foru Gobernuak. Halaber, Aratzurin piztutako sutearen ondorioz, Gazolatzeko auzokideak etxetik atera zituzten.

Guztira, hiru suteak batuta, 84 suhiltzaile aritu dira sua itzaltzeko lanetan (Tafallako, Lizarrako eta Cordovillako parkeetakoak). Halaber, suhiltzaileen lanaren osagarri gisa, 23 ibilgailu aritu dira lanean: 17 Aratzurin eta Espartzan eta 6, berriz, Artaxoan.

Aratzuriko sutearen kasuan, 16:07an piztu zen eta abiada bizian zabaldu zen Zizur aldera. Hori dela eta, badaezpadako neurri gisa, Gazolatzeko herria ebakuatu zuten. Dena den, 20:45ak aldera Gazolatz herriko auzokideak etxera itzuli ahal izan ziren.

INCENDIO ARAZURI SUTEA EFE

Aratzuriko sutea. Argazkia: EFE

Espartza Galarreko suteari dagokionez, 14:43an piztu zen eta 18:00etarako kontrolpean hartu zuten. Noaingo aireportuaren inguruan eta Ezkirotz herrietan ere eragina izan zuen, batik bat zereal uztan eta hainbat zuhaitzetan. Halaber, Aratzuriko eta Zizur Txikiko igerilekuak jendez hustu zituzten helikopteroek bertan ura har zezaten.

Hirugarren sutea Artaxoan piztu zen 16:24an, sail batean, eta 19:00etarako kontrolatu zuten. Gainera, badaezpadako neurri gisa, NA-6020 errepidea itxi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak gaur Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Zizur albisteak