Gizartea -

Portugalen

Emakume baten hilotza aurkitu dute Miño ibaian

Poliziak baztertu egin du Pontevedran iragan 18an desagertutako emakumea dela. Gorpuak egunak zeramatzan uretan hilda.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalen

Emakume baten hilotza aurkitu dute Miño ibaian

Poliziak baztertu egin du Pontevedran iragan 18an desagertutako emakumea dela. Gorpuak egunak zeramatzan uretan hilda.

Emakume baten hilotza aurkitu zuten atzo arratsaldean Miño ibaian, Portugalen, eta berehala jakinarazi zioten Espainiako Poliziari, Pontevedran iragan 18an desagertu zen emakumea ote zen jakiteko, baina baztertu egin zuten haren gorputza zela.

Espainiako Gobernuak Galizian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, emakumeak egunak zeramatzan uretan eta Valenca do Miñon aurkitu zuten.

Gorpua aurkitu bezain laster, abuztuaren 18an Pontevedran desagertu zen 37 urteko emakumea ote zen ikertu zuten, baina berehala bota zuten atzera aukera hori, izan ere, emakumeen adinek eta arrazak ez zuten bat egiten.

Uretan aurkitutako emakumearen gorputza Vigoko beilatokira eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea