Gizartea -

Zorrotzako sutea

Bilboko Udala salatzea aztertzen ari dira Zorrotzako sutearen biktimak

Familien abokatuak uste du badagoela nahikoa zantzu Bilboko Udalaren aurka auzitegietara jotzeko.

Zorrotzan kiskalitako etxea. Artxiboko argazkia: EFE
Zorrotzan kiskalitako etxea. Artxiboko argazkia: EFE
Zorrotzan kiskalitako etxea. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zorrotzako sutean hil ziren bost lagunen familiak Bilboko Udalaren aurka auzitegietara jotzea aztertzen ari dira.

Ertzaintzak abiarazitako ikerketa amaitu gabe baldin badago ere, Marcos Garcia Montes abokatuak uste badagoela nahikoa zantzu gertatutakoaren ardura Udalarena dela esateko.

Garcia Montesek azaldu duenez, 2015ean Udalak behin-behineko koadro elektriko batzuk jarri zituen, eta etxea sei hilabetean bota behar ez zutelako ez zituen berriak ipini. Horretan oinarrituta joko omen dute auzitara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Suteak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak