Gizartea -

Donostiako erdiguneraino

Urumeako autobidearen azken muturra ireki dute dagoeneko

Martutene eta Amara lotzen dituen zatia 15:00etan ireki dute, eta egunero 30.000 ibilgailuk erabiliko dutela aurreikusi da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumeako autobidearen azken muturra ireki dute 15:00etan, eta zati berri honekin Donostiako erdiguneraino heldu ahal izango gara zuzenean. Kilometro eta erdiko luzera duen lau lerroko errepidea da (bi norabide bakoitzean), Martutene eta Amara auzoa lotzen ditu, eta egunero 30.000 ibilgailuk erabiliko dutela aurreikusi da.

Lanek lau urte baino gehiago iraun dute eta diputazioak 46 milioi euro gastatu ditu eraikuntza honetan.

Oinezkoek eta txirrindulariek larunbatetik erabili ahal izan dute autobidea eta Donostiako erdigunea konektatzen dituen errepide hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea