Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

28 urteko emakume batek sexu-erasoa jasan du Noainen

Ustezko erasotzailea, 26 urteko gizon bat, atxilotu egin dute, sexu-abusuak egotzita, eta geroago aske utzi, kargupean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 26 urteko gizon bat atxilotu du 28 urteko emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Jazoera Noaingo etxebizitza batean gertatu da, eta horren berri izan du Udaltzaingoak auzokideen abisua jaso duenean.

Foruzaingoak ikerketaren ardura bere gain hartu du, eta Nafarroako Ospitalera eraman du emakumezkoa, mediku-azterketak egin diezazkioten. Erasoa salatzeko asmoa agertu du emakumeak, hori dela eta, Orkoienera jo du Foruzaingoko patruila batek ustezko erasotzailea atxilotzeko asmoz.

Argiketak amaituta, guardian zegoen epailearen aurrera eraman dute atxilotua, eta horrek aske utzi du, kargupean. Gainera, 200 metroko urruntze-agindua ezarri dio.

---------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Nafarroan Indarkeria matxista Eguneko albisteak Eraso sexualak gaur Zer gertatu da Noain herrian?