Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Indarkeria matxistak 31 emakume hil ditu jada Estatu osoan

2017an, Madrilen zenbatu dituzte orain arte biktima gehien: hain zuzen, zazpi emakume hil dituzte bertan bikotekideek edo bikotekide ohiek. Gainera, 13 haur umezurtz geratu dira krimen matxistengatik.

31 emakumezko hil dira Espainian urtarrilaz geroztik. Argazkia: EFE
31 emakumezko hil dira Espainian urtarrilaz geroztik. Argazkia: EFE
31 emakumezko hil dira Espainian urtarrilaz geroztik. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria matxistak 31 emakume hil ditu Estatu osoan urtarrilaz geroztik. Azken bi hilketak asteburu honetan jazo dira: bata Sevillan eta bestea Tarragonan.

Azken horri dagokionez, 42 urteko gizonezko batek bere burua entregatu du Esquadra Mossoen aurrean, 29 urteko bikotekidea hil duela aitortuta. Emakumearen hilotza auto baten barnean utzi zuen gizonezkoak, Salou udalerriko errepide batean.

Bestalde, azken-aurreko kasua Sevillan gertatu da larunbat honetan, Palmete auzoan. Gizonezko batek bere bikotekide ohia sastatu eta ihes egin du. Harengandik urruntzeko agindu bat zuen, baina urratu egin du.

Gaurdaino, 2017an Madrilen zenbatu dituzte biktima gehien: zazpi. Gaztela-Mantxan eta Andaluzian bosna hil dituzte; Katalunian, lau; Valentzian, hiru; Nafarroan, Galizian eta Kanarietan, bina; eta Extremaduran eta Murtzian, bana.

Gainera, 13 haur umezurtz geratu dira krimen matxistengatik.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko azken orduko albistea