Gizartea -
Prostituzioa
Gizonen sexu-esplotazio sare bat desegin dute, lehen aldiz Estatuan
Brasilen erakartzen zituzten gizonezkoak eta kokaina, "popper" (sexu estimulazioa eragiteko droga bat) eta Viagra ematen zieten eguneko 24 orduetan lan egin zezaten.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak gizonen sexu-esplotazio sare bat desegin du lehen aldiz, Estatuko zenbait probintziatan, eta 14 lagun atxilotu ditu.
Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritzak jakinarazi duenez, atxiloketak Palma Mallorkan, Madrilen, Bartzelonan, Alacanten eta Leonen izan dira.
Brasilen erakarri ostean, sareak "bidaia poltsa bat" eta hegazkineko bidaia-txartela ematen zieten biktimei. Gehienetan, gizonezkoak Espainia ez zen herrialde batera iristen ziren eta bertatik lurreko garraioa erabilita joaten ziren behar zuten lekura.
Sareko buruarengana iritsitakoan, Palman, Estatuko probintzietan zehar banatzen zituzten.
Drogak ematen zizkieten
Gainera, eguneko 24 orduetan lan egin zezaten, esplotazio sareak kokaina, "popper" (sexu estimulazioa eragiteko droga bat) eta Viagra ematen zien gizonezkoei.
Bezeroak bilatzeko, egunkarietako iragarkiak eta webguneak erabiltzen zituzten.