Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik, Gasteizen
Emakumeak gizonak jo egin zuela esan zien agenteei. Udaltzaingoak ez du argitu erasoa non gertatu zen eta emakumeak jasandako lesioak zeintzuk diren.
Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 42 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidea jo izana leporatuta.
Gertakaria atzo goizaldean izan zen. Emakume batek Arabako hiriburuko Hiru Probintzien Plazara patruila bat bidaltzeko eskatu zuen 06:21ean. Bertaratu zirenean, gizonak jo egin zuela esan zien biktimak agenteei.
Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita. Udaltzaingoak ez du argitu erasoa non gertatu zen eta emakumeak jasandako lesioak zeintzuk diren.
Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta zerbitzua: 016