Gizartea -
Ezbeharra
40 urteko gizonezko bat hil da Debako hondartzan, itota
Uda hasi zenetik Gipuzkoan itota hil den lehen pertsona da gaurkoa.
Erredakzioa
40 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Debako hondartzan, itota, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra arratsaldeko 16:40etan gertatu da, Debako hondartzan. Sorosleek ezin izan dute 40 urteko kolonbiarra salbatu.
Uda hasi zenetik Gipuzkoan itota hil den lehen pertsona da gaurkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea