Gizartea -

Erreforma, indarrean

Ziklomotorrak gidatzeko adina 14 urtetik 15era igo da

Hemendik aurrera, gidariek AM gidabaimen berria lortu beharko dute, azterketa praktikoa eta teorikoa eginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziklomotorrak gidatzeko adina 14 urtetik 15era igo da Espainiako Estatuan, Gidarien Araudi Nagusiaren azken erreforma gaur sartu baita indarrean.

Hori horrela, gaurtik aurrera AM gidabaimen berria beharko da 50 zentimetro kubiko arteko bi gurpildun ibilgailuak gidatzeko. Gidariek 15 urte izan beharko dituzte gutxienez, baina motozikletan pertsona gehiago garraiatzeko, aldiz, 18.

Halaber, AM gidabaimena lortzeko azterketa teoriko bat eta praktiko bat egin beharko dituzte, azken hori zirkuitu itxi batean.

Neurriak hautsak harrotu ditu sektorean. Izan ere, enpresaburuen esanetan, gazteek urtebete itxarotea nahiago izango dute, 16 urte izan arte hain zuzen ere, 125 zentimetro kubikoko moto bat erosi ahal izateko.

Horien ustez, baliteke horrek istripuak ugaritzea, eta ziklomotorren industriak behera egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea