Gizartea -

Udako Operazioa

Udan errepideetan hildakoen kopurua, 1962tik txikiena

Iazko datuekin alderatuta, % 4,2ko jaitsiera izan da aurten. Guztira 364 pertsona hil dira udan Estatuko errepideetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orotara 364 pertsona hil dira Estatuko errepideetan uztaila eta abuztua bitartean, 1962. urtetik izandako daturik baxuena. Iazko datuekin alderatuz, % 4,21eko jaitsiera izan da (380 lagun hil ziren 2009an epe berean).

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eman ditu datuok, 2010eko Udako Operazioaren balantzea aurkezteko agerraldian.

Abuztuko datuei begira, 188 pertsona hil dira Estatuko errepideetan (iaz 202 lagun hil ziren zirkulazio-istripuetan). 2010ekoa, beraz, 200 hildakotik behera izan duen lehen abuztua izan da.

Uztailean ere hildako gutxiago izan ziren: 2009an 178 pertsona hil ziren errepideetan, eta aurten, 176.

Rubalcabak azaldu duenez, 100 kilometro baino gehiagoko 83 milioi joan-etorri izan dira aurtengo udan, iaz baino % 3,3 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea