Gizartea -

Bilbo

Momak ateak ireki ditzake, musika ekipoari zigilua kentzeko baieman baitu

Udalak musika ekipoari zigilua kentzeko agindua eman du, soinuaren udal araudia betetzen duela egiaztatu ostean.

Moma diskoteka. Argazkia: Moma
Moma diskoteka. Argazkia: Moma
Moma diskoteka. Argazkia: Moma

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Moma diskotekako musika ekipoaren zigilua kentzeko agindu du. Dantzalekuak sortzen zituen arazoengatik bizilagunek eta aldameneko hotel batek salaketa jarri zuten Udalaren aurka, eta Arartekora ere jo zuten.

Udalak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, Mugikortasun eta Iraunkortasun sailak Moma diskotekako musika ekipoari zigilua kentzea eta erabiltzen uztea agindu du, udal araudiak aurreikusten dituen soinu mugak betetzen dituela egiaztatu ostean.

Udalak azterketa teknikoa egin du, eta soinu mugak errespetatzen direla ikusi du.

Aurreko ekainaren 22an, Udalak dantzalekuko musika ekipoa zigilatzeko agindua eman zuen, araudiak agintzen duen gehienezko dezibelio kopurua gainditzen ez zuela egiaztatu arte.

Izan ere, Rodriguez Arias kaleko bizilagunek, diskoteka dagoen kalekoek, eta Ilunion aldamenean dagoen hoteleko arduradunek Udala salatu zuten auzitegietan, Momari ikuskizun publikoak egiteko baimena legez kanpo eman ziola iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Gaurko azken orduko albistea