Gizartea -
Benidorm, Alacant
Dezimo saridun bat lapurtu du eta 60.000 euro kobratzen saiatu da
Abuztuaren 30ean atxilotutako 24 urteko gizonezkoa egun batzuk lehenago lapurtutako diru-zorro batean aurkitu zuen dezimoa kobratzen saiatu zen.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Benidormen (Alacant), emakume bati 60.000 euroko saria zuen dezimo bat ostu eta kobratzen saiatzea egotzita, Alacanteko Polizia-etxetik jakinarazi duenez.
Abuztuaren 26an, Benidormeko emakume bati diru-zorroa lapurtu zioten hiriguneko kale batean. Bertan, Benidormeko parrokia bateko eliztarrek oso aspalditik erosten duten dezimo bat zeraman, eta aste horretan saria irabazi zuen.
Poliziek lapurretaren egilea bilatzeko ikerketa abiatu zuten, eta abuztuaren 30ean, azkenean, ustezko lapurra atxilotu zuten, dezimo sariduna kobratzen saiatu zenean.
Atxilotua Bulgariakoa da eta aurrekari polizialak ditu. Benidormeko Polizia-etxera eraman zuten eta epailearen esku utzi dute jada.