Gizartea -

Bizkaia

Lekeition desagertu den arrantzale baten bila ari dira

Itsas Salbamenduak bilaketa lanak abiatu ditu gaur, atzo goizaldean portutik atera zen 57 bat urteko gizona aurkitzeko asmoz.

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 bat urteko gizonezko bat desagertu da Lekeition atzo txalupa batean itsasora atera ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gizona atzo goizaldean atera zen itsasontzi txiki batean, eta gaur eman du abisua senide batek, itzultzen ez zela ikusita.

Hala, Itsas Salbamendua, Ertzaintza eta Gurutze Gorria elkarlanean ari dira gizona bilatzeko lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Lekeitio argazkiak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur Arrantza Kantauri itsasoa albisteak