Gizartea -
Lehenengo aldiz
Matrikula gehiago eskola publikoan zentro kontzertatuetan baino
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, hizkuntza ereduari dagokionez, azken urteetako joera errepikatu da eta D ereduak gora egin du aurten ere.
Erredakzioa
2010-2011 ikasturtean 341.073 ikasle egongo dira unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan, iaz baino 6.889 ikasle gehiago. Lehenengo aldiz, ikasleen erdiak baino gehiagok (% 50,3) euskal eskola publikoan hautatu du.
341.073 ikasle horien artean, 117.447 Lehen Hezkuntzan ikasten ari dira (6-11 urte artekoak); % 3,3ko gorakada. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (12-15 urte), ordea, 72.659 ikasle daude, iaz baino % 1,6 gehiago. 3 eta 5 urte arteko 62.148 ikasle Haur Hezkuntzan daude aurten (% 1 egin du gora) eta 16 urte baino gehiagoko 58.129 ikasle Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten ari dira (% 2,1 gora).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, hizkuntza ereduari dagokionez, azken urteetako joera errepikatu da eta D ereduak gora egin du aurten ere.