Gizartea -

Buruntzaldea

Tolosa-Donostia lineako gidariak ez dira geltoki arriskutsuetan geratuko

Langileek arriskutsutzat jo dituzten geltoki guztiak N-I errepidearen inguruan daude.

Uztailaren 7an Iruran izandako istripua. Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Tolosa-Donostia lineako gidariak ez dira geltoki arriskutsuetan geratuko

1:31

Agentziak | Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosa-Donostia lineaz arduratzen den TSST enpresako langileek “arriskutsuak” diren geralekuetan etenik egingo ez dutela iragarri dute. Geltoki guztiak N-I errepidean edo errepide horretatik hurbil daude.

Axel Aizpiolea Buruntzaldeako LABeko arduradunak adierazi duenez, TSST enpresako langileek urteak daramatzate geltoki horien arriskuez ohartarazten. Geltoki arriskutsu horien artean Irurakoa dago. Bertan, kamioi batek geldirik zegoen autobus bat jo zuen uztailaren 7an, eta 17 pertsona zauritu ziren talkaren ondorioz.

Ehun bat lagun bildu dira gaur TSST enpresaren egoitzan, uztailaren 7ko istripuarengatik protesta egiteko, “Bidaiarien segurtasunagatik, gidarientzako baldintza duinengatik” lelopean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Irurako geltokia (eta kontrako noranzkoan dagoena) kentzeko agindu zuen istripua gertatu eta biharamunera.

LABeko ordezkariak adierazi duenez, erabakia “ezkutuan” hartu da, langileei eta enpresa batzordeari jakinarazi gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gipuzkoa Hernani albisteak Tolosa gaur Gizartea bideoak Lasarte-Oria Andoain albisteak Villabona albisteak Usurbil Gaurko azken ordukoa