Gizartea -
Epaiketaren zain
Barakaldoko sastatzearen ustezko arduraduna kartzelan sartu dute
Ustezko erasotzailearen atzetik katana batekin ateratzeagatik atxilotutako gizona, biktimaren senitartekoa, libre utzi dute epaiketaren zain.
Erredakzioa
Ertzaintzak ostiralean gizon bati sastada emateagatik Barakaldon atxilotutako 30 urteko gizona kartzelan sartu dute, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenaren arabera.
Bi atxilotuak epailearen aurrean izan dira eguerdian eta honek sastadaren ustezko arduraduna "berehala" kartzelara eraman dezaten erabaki du.
Gertaera ostiralean izan zen, 13:40ak aldera, Barakaldoko Arana kalean. Bertan 30 urteko gizon batek 39 urteko beste bati sastada eman zion biriki batean zauri larriak eraginez.
Jarraian, biktimaren senitarteko bat, 26 urteko gizonezkoa, ustezko erasotzailearen bila atera zen katana bat eskuetan zuela. Barakaldoko Poliziak berehala atxilotu eta Ertzaintzaren eskuetan utzi zuen. Hauek arma bat baimenik gabe izatea leporatu zioten.