Gizartea -
Lurrikara
Mediterraneoan 4,8 graduko lurrikara izan da, eta Almeriaraino iritsi da
Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) arabera, Mediterraneoan, Aljeriako kostatik gertu izan da lurrikara, 03:18ean.
Agentziak | Erredakzioa
Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) arabera, Mediterraneoan, Aljeriako kostatik gertu izan da lurrikara, 03:18ean.
Richter eskalan 4,8 graduko lurrikara izan da gaur goizaldean. Epizentroa Mediterraneo Itsasoan izan bada ere, Aljeriako kostan eta Almeriako kostako herrietan astindua nabaritu dute.
Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) informazioaren arabera, 16 kilometroko sakoneran izan da epizentroa.
Gaurkoa azken aldian Almerian nabaritu duten bigarren lurrikara izan da. Izan ere, larunbatean, Aljeriako iparraldean izan zen 4,3 graduko seismoaren astindua Almeriako puntu batzuetan sentitu zuten.