Gizartea -
Indarkeria matxista
Zorrotzako emakumearen ustezko erasotzailea, epaiketaren zain
19 urteko ustezko erasotzaileak ihes egin zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Gaur eramango dute epailearen aurrera Zorrotzan bikotekidea erasotzeagatik atxilotutako gizona.
Astelehenean atxilotu zuten 19 urteko gizonezkoa, Bilboko Zorrotza auzoan bikoteari labanaz eraso egiteagatik. Gaur eramango dute epailearen aurrera, Europa Pressek eta Segurtasun Sailak adierazi dutenaren arabera.
Biktima Gurutzetako Ospitalean dago oraindik, labankadak eragin zion hemorragia dela eta. Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen igande eguerdian, 18 urteko emakumeari sabelean labankada eman ondoren.
Emakumeak etxetik irtetzea lortu zuen erasoaren ostean, eta bizilagunek artatu zuten anbulantzia etorri bitartean.
------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.