Gizartea -

Galizian aurkitu dute

Hilda topatu dute uztailaren 4an Lekeition desagertu zen arrantzalea

Gorpua Coruñan (Galizia) aurkitu dute. Gizonezkoa 57 urtekoa zen, eta 'Espe Primero' ontzian joan zen arrantzan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 4an Lekeition (Bizkaia) desagertu zen 57 urteko arrantzalea hilda topatu dute astearte honetan Galiziako uretan, Cariño herritik (Coruña) gertu.

Egun hartan, gizonezkoa bere kirol faboritoan aritzera atera zen, baina haren sendiak salatu zuen ez zela etxera itzuli. Harrezkero, erreskate taldeak haren bila izan da Bizkaiko itsasoan.

Azkenean, arrantza-ontzi batek aurkitu du gaur gizonezkoa, “Espe Primero” haren ontziko salbamendu baltsan.

Orotara, erreskate taldeek 34.100 kilometro karratu miatu dituzte, Asturiastik Frantziako Estatura.

Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak senideei deitu die, doluminak adierazteko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lekeitio argazkiak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Galizia albisteak Arrantza Kantauri itsasoa