Gizartea -

Bilboko aireportua

Identifikatu egin dute Loiuko aireportuko bonba abisu faltsua egin zuena

Ordena publikoaren aurkako delitu bat egotziko diote, uztailaren 5ean Bilboko aireportuan alerta jartzeagatik.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAk | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak identifikatu egin du uztailaren 5ean Bilboko Aireportuan bonba abisu faltsua egin zuen pertsona, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Egun horretan, 22:00etan, pertsona baten AENAra deitu zuen, eta Loiuko aireportuan 22:30ean lurreratu behar zuen hegazkin batek bonba bat zeramala ohartarazi zuen.

Horren ondorioz, alerta ezarri zuten aireportuan, eta Guardia Zibila, Espainiako Polizia, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren.

Dena dela, aipatutako hegazkina miatu eta gero, bonba abisua faltsua izan zela ondorioztatu zuten.

Orain, ikerketan identifikatu egin dute abisu horren egilea, eta ordena publikoaren aurkako delitu bat egotziko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak EAE Gaurko azken orduko albistea