Gizartea -
Ikasturtearen hasiera
Mondragon Unibertsitateak ikerketa zentro berri bat zabaldu du
Berrikuntza eta Ikerketa Zentro Elektroniko berria egiteko 18 milioi euroko inbertsioa beharrezkoa izan da.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Mondragon Unibertsitatearen ikasturteari hasiera eman dio, eta Berrikuntza eta Ikerketa Zentro Elektroniko berri bat inauguratu du Arrasaten (Gipuzkoa). Zentro berria martxan jartzeko 18 milioi euroko inbertsioa beharrezkoa izan da.
Unibertsitateak "profesional fidagarriak" lortzeko "bokazioa" izateaz gain, "gizon eta emakume askeak eta herritar konprometituak hezteko kezka" izan behar du.
Ekitaldian erakundeetako ordezkari ugari izan dira, besteak beste, Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Jaime Oraa Deustuko Unibertsitateko errektorea.
"Gizartearen zerbitzura izango den hezkuntza bat emateko konpromisoa hartu behar du unibertsitateak", lehendakariaren ahotan, "gizarte aberatsago, askeago eta kultuago bat lortzeko".