Gizartea -

Lan-ezbeharrak

Langile bat hil da ospitalean lau egunez koman izan ostean

58 urteko sopeloztarrak 500 kiloko pieza baten kolpea jaso zuen buruan, Loiuko Indubilsa enpresan lanean ari zenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sopelako 58 urteko gizonezko bat hil da gaur lan-istripu baten ondorioz lau egunez koman izan ostean, Gurutzetako ospitalean. Loiuko Indulbisa enpresan izan zen lan-ezbeharra iragan ostegunean, CCOOk jakitera eman duenez.

Egun hartan, 06:50 aldera, 500 kiloko pieza baten kolpea jaso zuen buruan tornu batekin lanean ari zenean. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan izan da azken lau egunetan koma egoeran, gaur goizean hil den arte.

Haren lankideek egun osoko lanuztea egingo dute bihar eta 11:30etan enpresa parean kontzentrazioa egingo dute dolu eta protesta gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea