Gizartea -
Asteburuko kupoia
Donostian egokitu da ONCEren saria, hilean 6.000 euro 25 urtez
Irmotasuna saritu du ONCEk, zorioneko emakumeak 8 urtez jarraian erosi baitu 66.217 zenbakia.
Erredakzioa
Donostian saldu dute ONCEren Asteburuko kupoiaren lehen saria, 25 urtetarako 6.000 euroko soldata, hain justu.
Zorioneko sarituak (emakumezko bat, antza) Merche Olivani erosi zion kupoi sariduna. Olivan Gros auzoko anbulatorioko sarreran egon ohi den saltzaile ezaguna da.
Saltzaileak ez daki segurtasun osoz nor izan den zorioneko eroslea, baina susmoak ditu. Milioi zaparrada horren banatzailearen ustez, irmotasuna saritu du ONCEk, zorioneko emakumeak 8 urtez jarraian erosi baitu 66.217 zenbakia.
Horrez gain, ONCEk 125.000 euro banatu ditu irailean Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta 35.000 Gipuzkoako hiriburuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea