Gizartea -
Etxeko indarkeria
Gazte bat atxilotu dute gurasoak eta arreba mehatxatu eta jotzeagatik
20 urteko gizonezkoak ama eta arreba jo ohi ditu, eta noiz edo noiz lepoan labana bat jarri die.
Erredakzioa
Bilboko Udaltzaingoak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo 23:00ak aldera, gurasoak eta arreba mehatxatu eta jo izana leporatuta.
Agenteak familia horrek Ventosa bidean duen etxera joan ziren, seme batek bertan aita jo zuela jakinarazi baitzieten. Biktimak (50 urteko gizonezko bat) agenteei esan zietenez, semearekin eztabaidatu egin zuen goizean gazteak ama jo zuelako.
Gizonaren esanetan, semeak labana txiki batez mehatxatu ohi ditu, eta autoaren eta motorraren gurpilak zulatuko dizkiela esaten die. Halaber, emaztea eta 17 urteko alaba jo egiten dituela ere jakinarazi zien, eta noiz edo noiz lepoan labana bat jarri diela ere bai.
Emazteak sabelean eta begi batean kolpeak jasotzen dituela azaldu zien. Gizonaren arabera, emazteari sabeleko bost ebakuntza egin dizkiote eta begi horretatik ez du ikusten, eta horregatik jotzen dio, bere ustez, semeak amari leku horietan.