Gizartea -
Osasuna
Organo emaileen kopurua % 12 igo da Osakidetzan urtebetean
Osakidetzak urteko lehen sei hilabeteetako jardueraren balantzea aurkeztu du.
EITB.EUS
Organo emaileen kopurua % 12 hazi da Osakidetzan aurreko urteko datuarekin alderatuta, Osakidetzaren 2017ko lehenengo seihilekoko jarduera balantzearen arabera.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Espainiako Estatuan giltzurruneko transplante gehien egiten dituen ospitale bihur daiteke, modalitate honetako 104 transplante egiten dituelako eta horien % 8,6 bizirik dagoen emaile batengandik datozelako. Gainera, Osakidetza gaur egun autosufizientea da hezur muineko transplanteei dagokienez.
Itxaron zerrendei dagokienez, kirurgien eremuan 47,9 egunekoa izan da 2017ko lehen seihilekoan. Kanpo kontsulten alorrean, berriz, hazkunde apala izan da gaixo kopuruetan eta itxaron denboretan. Proba Osagarrien itxaron zerrendan paziente kopurua pixka bat hobetu da.
Bestalde, telefono bidezko kontsultek tokia irabazten jarraitzen dute. Guztira, 1.500.000 kontsulta baino gehiago egin dira telefonoz; 2016ko lehen seihilekoarekin alderatuta, % 7,4 handitu da kopuru hori.
Gaur egun, Lehen Mailako Arretan familia-medikuntzako kontsulten % 23,5 telefono bidez egiten dira. Pediatrian, berriz, % 17,7 egiten dira telefonoz. Paziente bakoitzari eskainitako denbora ez da aldatu, eta 10 minutu ingurukoa da.