Gizartea -
Lehen seihilekoaren balantzea
Sexu askatasunaren aurkako arau-hausteak % 28 hazi dira Euskadin
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lehen seihilekoan erregistratutako delituen balantzea egin du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sexu askatasunaren aurkako arau-hausteek % 28 egin dute gora 2017ko lehen seihilekoan Euskadin, aurreko urteko epe berarekin alderatuta; 170 arau-hauste izatetik 218 izatera pasatu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lehen seihilekoan erregistratutako delituen balantzea egin du eta, horren arabera, Ertzaintzak 39.595 arau-hauste
Guztira, 39.595 arau-hauste penal erregistratu eta ikertu ditu 2017ko lehenengo seihilekoan Ertzaitnzak, hain zuzen ere, 2016ko aldi berean baino % 0,87 gutxiago (39.944).
1.000 biztanleko 18,08koa da delituen tasa 2017ko lehen seihilekoan, azken lau urteetako zifrarik baxuena da. 2016an 18,24koa izan zen.
Lurralde historikoen arabera, beherakada ia orokorra dela esan daiteke: behera egin dute delituek Araban (% -3,80) eta Gipuzkoan (% -2,06) eta Bizkaian, berriz, apur bat gora (% +0,40).
50.000 biztanletik gorako udalerriak kontuan hartuta, behera egin dute Gasteizen (% -7,86), Barakaldon (% -9,58) eta Irunen (% -1,51) eta gora, aldiz, Bilbon (% +5,56), Donostian (% +1,03 ) eta Getxon (% +4,76).
Homizidio kopurua lautik bira jaitsi eta bi kasuetan ustezko egileak epailearen aurrera eraman ditu Ertzaintzak.
Lesioek, aldiz, gora egin dute seihileko honetan, eta 2.565etik 3.048ra pasatu dira (% +18,83), "familia barruko tratu txarrak" deiturikoak barne.
Delituzko arau-hausteen hiru laurdena ondarearen aurkako delituak dira, eta iaz hasitako beheranzko joeran jarraitzen dute: 30.336tik 29.176ra (% -3,82) jaitsi dira.
Etxebizitzetan indarra erabiliz egindako lapurretek ere behera egin dute (% -18,74) eta beherakada hori hiru lurralde historikoetan gertatu da: Gipuzkoan, % 26,33 egin dute behera, 843 kasutatik 621era; Bizkaian, % 14,56 egin dute behera, hain zuzen ere, 1.113 kasutatik 951ra; eta Araban beherakada % 8,94koa izan da, 179tik 163ra.