Gizartea -
Errekaleor
Eguzki plakak erosteko behar zutena baino diru gehiago batu dute
Errekaleorren bizi litekeela, lekua ez dela arazoa, eta atzera egiteko garaia dela gogorarazi diote "Errekaleor Bizirik" elkarteko kideek Gorka Urtaran alkateari
Errekaleor "uharte energetiko" izateko crowfoundinga abiatu zuen Errekaleor Bizirik-ek, Gasteizko Udalaren aginduz auzoko argi-indarra eten ondoren. Epea amaitu baino lehen, aurre ikusitakoa baino gehiago lortu dute. Gaurko egunez, 103.000 euro baino gehiago dituzte batuta plataforman, helburutzat zutena baino 3.000 euro gehiago. Gaur bertan hasi dira, eguzki plakekin aprobak egiten. Badakite, nolanahi ere, sistema horrek ez dituela erabat dituzten energia beharra asetuko eta horregaitik birplanteatuko dute Errekaleorreko bizimodu eredu osoa, ahalik eta energiarik gutxienarekin bizitzeko helburuz.
Carla Berrojalbiz Errekaleor Bizirik-eko kideak eman dizkigu xehetasunak. Aldarrikatu du, era berean, Errekaleorren bizi litekeela, lekua ez dela arazoa, eta beraz, "atzera egiteko garaia" dela gogorarazi dio Gorka Urtaran alkateari.