Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu-eraso saiakera bat salatu dute Santurtzin

Udalak bost minutuko elkarretaratze isila egingo du bihar, astelehena, 19:00etan, udaletxe parean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek Santurtzin (Bizkaia) jasandako sexu-eraso saiakera ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailak Europa Press agentziari jakinarazi dionez.

Asteburutik herrian ospatzen ari diren Karmengo jaietan jazo da erasoa.

Salaketa azken orduotan ipini dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Oraingoz ez dute inor atxilotu.

Udalak bost minutuko elkarretaratze isila egingo du bihar, astelehena, 19:00etan, udaletxe parean.

Era berean, Udalak ohar bat zabaldu du arratsaldean, horrelako jarrererekiko gaitzespen irmoa berresteko. “Goizaldean izandako sexu-eraso saiakeraren aurrean, eta askatasunaren kontrako delitua kontuan izanda, Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek gaitzespen irmoa adierazi nahi dute gisa horretako edozein ekintzarekiko”, nabarmendu du.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea