Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Palentzian emazte ohia hiltzea leporatuta

Gainera, gizonezkoak alaba zauritu du, eta ospitalean ingresatu behar izan dute. Biktimen arretarako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Villoldon (Palentzia) 41 urte zituen emazte ohia hiltzea leporatuta. Bananduta zeuden eta gizonak emakumearenganako urruntze agindua zuen. Gainera, biktimaren etxean zegoen alabetako bat zauritu omen du.

Espainiako Gobernuak Palentzian duen Azpiordezkaritzak jakitera eman duenez, gizona goizaldeko lauak aldera joan da emazte ohiaren etxera laban batekin, eta emakumea hil eta alabetako bat zauritu du.

Bikoteak hiru alaba zituen, eta horietako bat Palentziako Rio Carrion Ospitalean ingresatu behar izan dute ustezko erasotzaileak egindako zauriengatik.

Guardia Zibila emakumearen etxera joan denerako biktima hilda zegoen. Orduan, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak Burgoseko matrikuladun Opel Vectra bat bilatzeari ekin diote, erasotzailea harrapatzeko.

Goizeko zazpiak igaro eta gutxira, gizonezkoa biktimaren etxetik gertu dagoen bide batean aurkitu dute.

Azken horrekin, dagoeneko 45 dira aurten Espainiako Estatuan gizonek hil dituzten emazteak edo emazte ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea