Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sexu-eraso saiakera bat salatu dute Donostian
Donostiako Udalak elkarretaratzea deitu du asteazken eguerdian Alderdi Ederren, udaletxe parean.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Udalak gaitzetsi egin du larunbat goizean izandako sexu-eraso saiakera bat. Federico Garcia Lorca kalea Cristina Enea parkearekin lotzen duen igogailuan izan zen, Gipuzkoako hiriburuan.
Ohar batean, Ernesto Gascok azaldu duenez, 08:00ak eta 12:00ak bitartean izan zen eraso saiakera. Biktimak erasotzaileari (45 bat urteko gizonezko bat) ihes egitea lortu zuen.
Udalak ?gaitzetsi eta errefusatu? egin ditu ?emakumeei emakume izateagatik? egindako indarkeriazko gertaera hauek, eta ?elkartasuna? adierazi dio biktimari, eta horren esku ?arreta eta babes zerbitzu guztiak? jarriko dituela nabarmendu du.
Udalak jakitera eman duenez, ikerketak ?irekita? jarraitzen du, eta Ertzaintza ?erasotzailea identifikatzeko eta epailearen esku jartzeko esfortu guztiak egiten ari da?. Azkenik, Udalak erasoa salatzeko bilkura deitu du asteazkenerako, Alderdi Ederren, udaletxe parean.
__________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.