Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakumezko batek ukituak salatu ditu Tuterako jaietan
Jarritako salaketaren arabera, eraso sexista San Jaime plazan gertatu zen, Santa Ana jaietako txupinazoa jaurti eta gero.
Agentziak | Erredakzioa
Emakumezko gaztek batek eraso sexista jasan izan salatu du Tuterako Santa Ana jaietako lehenengo egunean, Foruzaingoko iturriek Efe agentziari gaur jakitera eman diotenez.
Jarritako salaketaren arabera, eraso sexista 15:00ak aldera gertatu zen, San Jaime plazan, Santa Ana jaietako txupinazoa jaurti eta gero.
Miguel Angel Escudero Tuterako Foruzaingoko buruak adierazi duenez, ustezko erasotzailea identifikatzeko lanetan ari dira oraindik.
"Beti nabarmentzen diegu herritarrei, mota horretako salaketak ahalik eta azkarren egin ditzatela, egileen identifikazio lanak erraztu egiten baitira", adierazi du.
Bere aldetik, Tuterako Udaleko Ongizate, Emakume eta Berdintasun arloko zinegotziak gaitzetsi egin du erasoa. "Gazteak salaketa jartzeko urratsa eman izana da alde positiboa, mota horretako jarrerak ezi baitaitezke onartu".
-----------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.