Gizartea -

Gertakaria

Izarran (Araba) gertatutako beste eraso bat salatu dute anbulantziek

Eraso horien aurrean "sentikor bihurtzeko" eskatu dio euskal gizarteari Euskadiko Osasun Larrialdi Teknikarien Elkargoak (OSALATEK).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murgiako anbulantzia baten aurkako eraso berri bat "irmoki" gaitzetsi du Euskadiko Osasun Larrialdi Teknikarien Elkargoak (OSALATEK). Gertakaria asteazken gauean jazo zen Izarran (Araba).

Horrela, eraso horien aurrean "sentikor bihurtzeko" eskatu diote euskal gizarteari teknikariek, ohar baten bidez. Era berean, larrialdi teknikariek gizartean egiten duten lana "aintzat hartzeko" eskatu du elkargoak.

"Pertsona eta profesional gisa errespetua" eskatu dute erasoen aurrean. "Osasun profesionalen kontrako erasoak aintzat hartzeko" eskatu diete agintariei.

Era berean, elkartasuna adierazi diete erasoaren biktimei. Azkenik, agintariei eskaera bat egin diete: "Erasorik erantzunik gabe ez geratzea, zero tolerantzia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea