Gizartea -
Zirkulazioa
43 urteko gizonezko bat hil da motor-istripuz, Santurtzin
Ezbeharra 02:30ean gertatu da El Arbol industriguneko biribilgunean. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen istripua.
Erredakzioa
43 urteko gizonezko bat hil da gaur goizaldean Santurtzin izandako motor istripu batean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 02:30ean gertatu da BI-3791 errepidean, Santurtzin, El Arbol industriguneko biribilgunean.
43 urteko motorzalea bertan hil da. Oraingoz, ez dute argitu istripua zerk eragin duen. Osasun zerbitzuetako langileak berehala bertaratu dira, baina biktimaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea