Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Larri daude labankadaz zauritutako emakume bat eta bere semea
Ustezko erasotzailea biktimaren ahizparen bikotekidea da. Erasoa Lepeko udalerrian jazo da, Huelvan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du larunbat honetan Lepen (Huelva), arma zuriarekin egindako erasoa egotzita. Bere bikotekidearen ahizpa eta horren adin txikiko semea labankadaz zauritu ditu atxilotuak.
Jazoera 13:30ak aldera gertatu da, Zuhaizti Etorbidean kokatutako biktimen etxebizitzan, Lepen. Bikotekidearekin liskarra izan du ustezko erasotzaileak (dirudienez, emakumezkoak harremana eten nahi izan du). Orduan errieta ere izan du bikotekidearen ahizparekin, eta horren ondorioz, erasoa jazo da. Adin txikiko semeak ere zauri larriak jasan ditu ama defendatzen saiatu denean.
Ustezko erasotzaileak zauriak eragin dizkio ere bere buruari, beso batean zehazki; hori dela eta, Huelvako Elena Infanta Ospitalera eraman dute. Hortara ere emakumezko eta haren seme zaurituak eraman dituzte. Adingabea oso larri dago.
-----------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.