Gizartea -
ASTURIAS
52 urteko bizkaitar bat hil da Llaneseko hondartza batean
Erreskate lanak oso zailak izan dira, olatuek hilotza harkaitzen aldera eraman baitute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Asturietako Printzerriko Larrialdi Zerbitzuetako Suhiltzaileek 52 urteko bizkaitar baten hilotza atera dute Llanes herriko (Asturias) Buelna hondartzatik, helikoptero bat erabilita. Hondartza horretan ez da sorosle zerbitzurik egoten.
Larrialdi Zerbitzuek dei bat jaso dute 16:45 aldera, Buelna hondartzako ur gainean gorpu bat zegoela abisu emateko. Behin gertaeraren tokira bertaratuta, erreskate taldeak hilotza aurkitu du eta erreskate lanei ekin dio. Zeregin horiek oso zailak izan dira,itsasoko egoera kaskarra dela eta; izan ere, olatuek hilotza harkaitzen aldera eraman dute.
Horrenbestez, suhiltzaileetako bat hildakoa zegoen lekura jaitsi da hura hartzeko. Ondoren, helikopteroak suhiltzailea eta hilotza igo ditu olatuen gunetik ateratzeko. Behin olatuen arriskutik salbu, helikopterora igo dituzte suhiltzailea zein hildakoa.