Gizartea -

1.763 biktima sei hilabetean

5.000 emakumek babesa behar dute Euskadin

Urtea hasi denetik hil dituzten lau emakumeetatik hiruk salaketa jarrita zuten bere erasotzailearen kontra, baina haiekin bizitzen jarraitzen zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.919 emakume Poliziaren babespean daude Euskadin, genero indarkeriaren biktima ez izateko.

Urteko lehenengo seihilekoan 1.763 emakume genero indarkeriaren biktima izan dira, Mariola Serrano Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak zabaldu dituen datuen arabera. Era berean, Serranok onartu du datuok bakarrik errealitatearen zati bat erakusten dutela emakume askok "oraindik isilean" pairatzen dutelako "gizartearen gaitz hori".

Serranok gizartean ematen ari den aldaketa nabarmena azpimarratu du, indarkeria mota hori gero eta gehiago arbuiatzen ari den indarkeria delako; eta baikor agertu da sentsibilizazio-kanpainek emakumeak anima ditzatela "indarkeria espiral horretatik ihes egiten".

Izan ere, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gutxi barru abian jarriko du emakume etorkinei zuzendutako kanpaina berri bat "mikromatxismoa" antzeman eta egoera larriagoak saiheste aldera. Neurri horrekin saiatuko dira "larderia, kontrol eta isolatze" kasuak antzematen.

Serranoren hitzetan, urtea hasi denetik, genero indarkeria kasuekin lotutako lau emakume hil dituzte, bat bere bikotekideak hilda, eta gainerakoak familia barruan izandako indarkeriaren ondorioz. Lau emakume horietatik hiruk salaketa jarrita zuten bere erasotzailearen kontra, baina haiekin bizitzen jarraitzen zuten.

Kopuru horri 1.763 emakumek lehenengo seihilekoan pairatu dituzten 2.029 indarkeria auziak gehitu behar zaizkio, % 15 gutxiago iazko datuekin alderatuta. Auzi guzti horien artean, 1.412 salatu zituzten, kasuen % 88an biktimek izan ziren salatariak; hala ere, azpimarratzekoa da 520 emakumek erabaki zutela salaketarik ez jartzea nahiz eta Poliziaren atestatua abiatuta egon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea