Gizartea -

Kamioilari bat hil zen

A-8 autobidea bere onera etorri da, Ontonen istripua jazo eta biharamunean

Ontoneko zubiaren inguruetan auto-ilarak pixkanaka gutxiagotzen joan dira, atzo kamioi batek su hartu ostean errei bat itxi eta gero.

Istripua izan zuen kamioia erabat kiskalita geratu zen. EFE
Ontonen (Kantabria) istripua izan zuen kamioia. EFE
Istripua izan zuen kamioia erabat kiskalita geratu zen. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 ordu igaro ondoren, A-8 autobidea bere onera etorri da Ontoneko zubiaren inguruetan (Castro Urdiales, Kantabria), Bilboko noranzkoan. Kamioi batek su hartu zuen atzo, zubitik eskegita geratu ondoren, eta kamioilaria hil egin zen, garretatik ihesi, kamioiaren kabinatik behera jauzi eginda. Istripu horren eraginez auto-ilara luzeak sortu dira goizean A-8 autobidean, baina 14:40ak aldera berezko zirkulazioa berrezarri dute.

Goizean, errei bat itxita egon da, eta 16 kilometroko pilaketak sortu dira Bilboko noranzkoan.

Istripua izan ondoren, gaurkoan errepidea garbitzeko eta egokitzeko lanetan izan dira, eta, hori dela eta, ilara luzeak sortu dira goizean.

Atzo, 20:15 aldera, Kantabriara joateko errei baten norabidea aldatu zuten, Bilbora joateko auto-ilarak murrizteko asmoz, baina gaur ere egoera korapilatsua izan da inguru horretan.

Horren aurrean, Kantabriako DYAk CA250 errepidetik (Muñecas mendatea) joatea gomendatu du.

 

 

Halaber, Castroko Babes Zibilak Guriezon Balmaseda aldera doan CA-151 errepidea hartzea gomendatu du, eta gero N-634 errepidearekin bat egiteko.

Bestalde, autobide berean, bost kilometroko ilarak sortu dira Muskizen, Kantabriako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak aditzera eman duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak A-8 Autobidea Kantabria gaur