Gizartea -
Emakumearen aurkako indarkeria
Bikotekide ohia hil eta bere buruaz beste egin du Almerian
Genero indarkeri kasu berri honekin 47 dira aurten hil egin dituzten emakumeak.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 39 urteko emakume baten gorpua aurkitu du Roquetas de Mar udalerrian, Almerian. Antza denez, bere bikotekide izandako gizonak hil du. Biak Guinea Bissaukoak ziren.
Guardia Zibilaren iturrien arabera, D.M. emakumearen gorpua atzo 18:00etan aurkitu zuten Roquetaseko Camino de Las Losaen.
Iturri berak jakitera eman duenez, 50 urteko gizonaren hilotza gauerdian aurkitu zuten, bere etxean, bikotekide ohia hil eta gero bere buruaz beste egin ondoren.
Momentuz, ez dago gertatutakoaren informazio gehiagorik. Ikerketak sekretupean daude.
Agueda Cayuela Emakumearen institutu andaluziarraren koordinatzaileak baieztatu duenez, biktimak ez zuen aurretik indarkeria salaketarik jarri.