Itxi

Gizartea

Dokumentazioa

Horrela egingo dituzte Garoña eraisteko lanak

E.G. | EITB.EUS

Prozesuak luze joko du, 15 urte baino gehiago, baldintza tekniko eta administratibo ugari bete behar baititu.

  • Garoñako zentral nuklearra. EFE

    Garoñako zentral nuklearra. EFE

2017ko abuztuaren 1ean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra behin betiko ixteko erabakia. Horren ondotik, prozesu luze eta korapilatsua abiatu da, instalazioak eraitsi eta hondakin erradioaktiboak eraman behar dituztelako.

Alvaro Nadal Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroak aurreratu zuenez, 13 eta 16 urte bitartean beharko dituzte lanok egiteko. Jose Ramon Armada Vandellos I erreaktore nuklearra desmuntatzeko ardura izan zuen adituaren arabera, 15 urte baino gehiago iraun dezake prozesuak.

Hauek dira eman beharreko urratsak:

USTIAPENA ETEN. Ustiapena behin betiko etetea agindu behar du Espainiako Gobernuak. Horretarako, Kontseilu Nuklear Nazionalak txostena idatzi beharko du, eta hori oinarri hartuta, adierazpena izenpetuko du Energia Ministerioak.

ERAITSI AURREKO FASEA. Nuclenorri dagokio lehen epe hau. Zentrala eraisteko eta bertan dauden hondakin nuklearrak kudeatzeko plana egin beharko du. Garoñako zentral nuklearrean gordetako eta 43 urte hauetan sortutako erradioaktibitate handiko erregaiarekin zer egin erabaki behar du, aurrena. Villar de las Cañas (Cuenca) herrian Espainiako Gobernuak egin asmo duen Behin-behineko Biltegi Zentralizatuan (ATC, gaztelaniazko sigletan) gorde beharko lirateke, baina proiektua ez atzera ez aurrera dago duela bost urtetik. Horrela, Behin-behineko Biltegi Indibidualizatu batera eraman lezake, edota atzerriko instalazio batera.

Horrez gain, erradioaktibitate txiki eta ertaineko hondakinak bildu beharko ditu. Hondakinok El Cabril (Kordoba) herrian dagoen biltegira eramango dituzte, bertan gorde eta trata ditzaten.

DESMUNTATU ETA ERAITSI. Aurreneko fase horren ondotik, hondakin erradioaktiboak kudeatzen dituen enpresaren (ENRESA) esku geratuko da Garoña. Enpresa publiko hori arduratuko da zentrala desmuntatu eta eraisteaz. Fase honetan kenduko dute erreaktorea, eta orduan garbituko dute ingurua.

Instalazioak desmuntatutakoan, lurzorua bere onera ekartzeko plana abiatu beharko dute. Fase horretan, zentrala behin betiko ixteko adierazpena sinatu beharko du Ministerioak.

EREMUA LIBRE UTZI. 15 urte baino gehiago igarotakoan, zentrala zegoen lurzorua Nuclenorren esku utziko du berriz ENRESAk. Lur-jabeak nahi edo behar duen horretarako libre geratuko da eremua, Ministerioak erabilera mugatu badezake ere.

u badezake ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena